XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IRAGARPENA, Administrazio eta Plangintzarako Sailordetzarena, hornidurak erosteko eta Ioar izeneko mendian Komunikazio-dorre bat instalatzeko Lehiaketa Publikoa argitara ematen duena.
Esp. zk.: C-007/90.
Barne Saileko Administrazio eta Plangintzarako Sailburuorde Jn. T. Argiaren erabakiz, honako iragarpen hau ematen da argitara: Kontratuaren xedea: Iragarpen honen idazpuruan zehazten den kontratazioa.
Aurrekontua: Hogeitamaika milioi (31.000.000,-) pezetakoa da gutxigorabeherako aurrekontua, behin-betiko ebazpena espedienteari eman diezaiotenean behar hainbateko kreditu egokia egon dadinaren baldintzapean gelditzen dela.
Bulegoak: Administrazio
Gutxigorabeherako aurrekontuaren %2koa izango da Behin-Behingo Fidantza.
Behin-betiko fidantza: Aurrekontuaren %4koa izango da.
Ekonomi eskaintzaren eredua: Administrazio
Presatasunezkotzat deklaratzea: Administrazio eta Plangintzarako Sailburuorde Jn. T. Argiaren erabakiz, presatasunezkotzat deklaratu da espediente hau.
Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia: Wellingtongo Dukea Hiribidea, 2,
Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio
Eskaintzak agertarazteko lekua eta eguna: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Barne Saila, Kontratazio Arloa, Solairuartekoa, Wellington Dukea, 2, Gasteiz.
Kontratu-eskaintzak postaz bidali izana ziurta dezan egiaztagiririk epe horren barruan ez jasotzea gertatzen baldin bada, eskaintzak jasotzeko ezarritako epea amaitu ondorengo hurrengo bi lanegunetara egingo litzateke eskaintzen agertarazketa, hamabi orenetan.
Gasteiz, 1989.eko abenduak 7. Administrazio eta Plangintzarako Sailburuordea, PELLO CABALLERO LASKIBAR.